Kaleko artegintzari eskaini diote eguna Kortxoenean
http://youtu.be/AZHXS7Ceymg
Leka jaialdia ospatuko dute egun osoan Kortxoenea gaztetxean. Goizean goizetik hasi dira lanean, baina egun osoan ez dute atsedenik hartuko.
Buru beroki tailerra, graffitiak, bandera tailerra, musika eta lagunarteko giroan ekin diote jaialdiari. Ekimen honen bidez, kaleko artegintza aldarrikatzen dute; independientea, berezia, periferiakoa.
Arratsaldean eskuei atseden eman eta burua jarriko dute lanean. Hitzaldiak, hainbat egitasmo artistikoren aurkezpenak eta taldekako solasaldiak burutuko dituzte.
21:30etik aurrera, berriz, Inoren Ero Ni eta Jupiter Jon taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxean.