Produktu ekologikoz beteta egongo da asteburuan Okendo plaza
Kutxa Ekoguneak antolatuta Ekobira azoka ospatuko da asteburuan. Bi egunez mota guztietako produktu ekologikoz beteko dute Okendo plaza. Kontsumo iraunkorraren aldeko azoka da Ekobira. Garaian garaiko eta bertako produktuak kontsumitzeak dituen onurak aldarrikatzea du helburua, Euskal Herriko hainbat artisau eta enpresek egiten duten lana erakutsiz.
Jantziak, gozogintza produktuak, elikai ekologikoak, pitxiak, larruzko oinetako eta apaingarriak, xaboiak, garbiketarako produktu ekologikoak, erabilera anitzeko pixoihalak…ikusi, dastatu eta erosteko eskaintza zabala da.
Ikusmin handia sortu dute oihalak kaltetzen ez dituen plantxak, airea garbitzeko tresnek, bakteriarik sortzen ez duen xurgagailuak, edo eguzkiaren argiarekin berotu eta sukaldatzeko balio duten labeak, adibidez.
Bestalde, tailerrak eta erakustaldiak ere egin dituzte Okendo plazan. Sukaldaritza ekologikoaren tailerra eta hiriko baratzeak egiteko oinarrizko tailerra, esaterako.
Kutxa Kultur Hiriaren barneko ekimena da Ekobira ere. Gaur eta bihar produktu ekologikoak eskaintzen dituzten hogeita hamar postutik gora egongo dira ikusgai, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era.
- Xaboi ekologikoen postua. (Argazkia: Agutzane Altuna)




