400 talde baino gehiagok jokatuko dute Donosti Cup txapelketa, uztailaren 1etik 6ra
Donostiako udaran dagoeneko klasiko bihurtu den Donosti Cup aurkeztu dute gaur eguerdian. Bertan, txapelketaren arduradunak eta babesleak eta udaleko ordezkariak egon dira. Hainbat herrialdeetako gaztetxoak biltzen dituen futbol txapelketa izaten da, eta aurten, uztailaren 1etik 6ra jokatuko dute. Zehazki, igandean, ekainaren 30ean, 22:00etan, txapelketaren aurkezpena egingo dute, Anoeta estadioan. Hurrengo egunean, uztailaren 1ean, hasiko dira partidak.
Aurten ere marka berri bat hautsi du Donosti Cupek, izan ere, 23 herrildeetako 415 talde lehiatuko dira, sekula baino gehiago. Horietako 100 talde baino gehiago, gainera, emakumeenak izango dira. Beraz, 8.000 jokalari inguru futbolean arituko dira hiriko zein inguruko hainbat zelaietan sei egunez.