Karlos Zurutuzak, Andoni Lubakik eta Mikel Aiestaranek Siriako gerra izango dute hizpide
Siriako gerra abiapuntu hartuta, hitzaldi bat egingo dute gaur asteazkena, udal liburutegiko San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan (19:00). Hiru aldeetako testigantza da mahai inguruaren izenburua, izan ere herrialdean bertan izan diren hiru euskal kazetarik hartuko dute parte ekitaldian: Mikel Aiestaran, Andoni Lubaki eta Karlos Zurutuza. Gerra kazetarien begietatik ikusteko aukera emango die entzuleei. Euren lan baldintzak eta egoera horietan bizi dituzten arriskuak ere hizpide izango dituzte.
Mikel Aiestaranek Damaskotik jarraitu du gerra, diktadorea babesten dutenen alboan; Andoni Lubaki Alepotik aritu da lanean, arabiar matxinoekin, bertan bahitua izan zelarik; Karlos Zurutuza, berriz, kurduekin izan da, herrialdearen ipar-ekialdean. Hiruak mahai berean izango dira, haiek bertan bizitakoa azaltzeko.