Arte Ederretako eraikinaren aldeko plataformako kide batzuek agerraldia egin dute goizean, udaletxean (Argazkia: E. Zabala)
Arte Ederretako eraikina eraisteko arriskuan dago, eta herritar talde bat oso kezkatua dago horren inguruan. Eskaera egin ostean, bihar goizean alkatearekin gaiaren inguruan hitz egiteko aukera izango dute. Izan ere, duela hilabete inguru, eraikinaren defentsan hamar mila sinaduratik gora aurkeztu zituzten udaletxean, Donostiako Ondarearen Denfentsarako Elkartearen ekimenez. Elkartasun handia jaso zuen elkarteak, hainbat norbanakok eta eragilek eraistearen aurka egin baitzuten. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arkitektu Eskolak eraikinaren inguruan egindako azterketak aurkeztu dituzte, gaur goizean, udaletxean egindako agerraldian. Horien bidez, udalak bere jarrera aldatzea espero dute. Izan ere, elkarteko kideen ustez, azterketa horiek oraindik ere arrazoi gehiago ematen diote eraikinaren zaharberritzearen eta mantentzearen garrantziari.
Zehazki, bihar goizean bertan, 10:00ak inguruan, Juan Karlos Izagirre alkatearekin hitzordua dute elkarteko kideek eraikinaren inguruan aritzeko. Biharko bileraren ostean, alkateak ondorioen berri emango duela esan du.