Astelehenean hasiko dira Urgull mendiko udako jarduerak
Urgull mendiko hiru gunetan burutzen dira haurrei zuzendutako udako jarduerak: Liburutegian, Natur Txokoan eta Mota Gazteluko Historiaren Etxean. Astelehenean, uztaila 1, hasiko dira jarduerak, eta abuztuaren 31a arte iraungo dute.
liburuxka bat prestatu dute Urgulleko jarduera guztiak biltzen dituena, ordutegia eta egunak zehaztuz.
Urgull mendiko udako eskaintza honek aisialdia eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago. Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera bitartean, egunero, irekiko dituzte.
Horretaz gain, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko seitan jarduera bereziak burutuko dituzte hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan; eta ostiraletan berriz, Historiaren Etxean.
Besteak beste jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egingo dituzte, ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrekin batera. Aurten proposaturiko ekitaldi batzuk hiriaren suntsiketa eta ondorengo bereraikitzearen bigarren mendeurrenarekin lotuta daude.
Aurreko urteetan bezala, mikrobus zerbitzua abian da dagoeneko. 39. zenbakia duen zerbitzua da, Salamanka pasealekutik abiatu eta Santiagoren Bateriaraino iristen dena.
Uztaila eta abuztuan zehar, zerbitzu hau egunero eskainiko da Aste Nagusia inguruan izan ezik, eta irailean berriz, garraioa aste burutan soilik mantenduko da.
Dena dela,