Sexu askatasunaren aldeko irakurketa Alderdi Ederren. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Bihar, ekainak 28, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna ospatzen da, eta udalak bat egin du egun horretako aldarrikapenekin. Aurrez bozemaileen batzordeak aho batez onartutako adierazpenaren irakurketa egin dute Alderdi Ederren.
Sexu aniztasunaren aldeko agiria udaleko talde politiko guztietako ordezkariek irakurri dute txandaka, Juan Karlos Izagirre alkatea hasita.
Gizon eta emakume guztiak aske jaiotzen direla aldarrikatu dute, eskubide eta duintasun berarekin; eta ez dela inor bereizi behar bere arraza, sexu, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzi, jatorri edo beste inolako gorabeherengatik.
Era berean, udaleko ordezkari politikoek Donostia Kultura eta Gehitu, Medeak, Errespetuz, Garaipen, AMGPGYL, Donostiako Bilgune Feminista eta EHGAM elkarteek sexu askatasunaren harira antolatuko jarduerak babesten dituztela adierazi dute. Eta Giza Eskubideen Bulegoak, azken urteotan bezala, babesa ematen dietela LGTB kolektiboei, hau da, lesbiana, gay, transexual eta bisexual eta queer kolektiboen eskubideak defendatzeko lanean aritzen diren elkarteen proposamenei.