Alvaro Bilbao GBCko presidenteak eta Juan Karlos Izagirre alkateak hitzarmena sinatu dute (Argazkia: GBC)
Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko kideak albiste onekin datoz. Izan ere, klubeko presidente Alvaro Bilbaok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hitzarmen garrantzitsua sinatu dute gaur goizean. Zehazki, Illunbeko instalazioak erabiltzeko hitzarmena adostu eta sinatu dute, datozen 30 urteetarako. Hala, udalak GBCri zezen-plaza uzten dio kirolgune moduan erabiltzeko. Klubak jakinarazi duenez, Endesa Ligan lehiatzeko aukera izateko, ACBk eskatzen dituen beharrezko ezaugarriak betetzen ditu GBCk horrela. “Udalaren laguntza asko eskertzen dugu Gipuzkoa Basketetik, egoerak merezi zuen tokian egon baita erakundea. Hasieratik udalak laguntza eskaini dio klubari eta esfortzua egin du proiektu hau bultzatzeko. Ziur hiriarentzako eta Gipuzkoarentzako ona izango dela”, dio GBCk bidalitako oharrak.
Alvaro Bilbao GBCko presidenteak eta Juan Karlos Izagirre alkateak hitzarmena sinatu dute (Argazkia: GBC)