Ur-Kirolakeko Elene eta Leire, erdian, Sevillako podiumean (Argazkia: Ur-Kirolak)
Arrauneko aulki mugikorrean, Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan, Sevillan. Zehazki; heldu, junior, 23 urtez azpikoak eta beterano mailetan izan dira lehiak. Bertan izan da Ur-Kirolakeko ordezkaritza zabal bat, eta pozik itzuliko dira. Izan ere, emakumezkoen junior mailako ontzi bikoitzean urrea lortu du Urkik. Irudian ikus daitezke Urkiko Elene eta Leire, Sevillako podiumean.
URKIREN EMAITZAK, ESPAINIAKO TXAPELKETAN:
Gizonezkoak:
- Biko juniorra, bosgarren
- Bakarkako juniorra, laugarren
- Lauko juniorra, seigarren
- Lauko heldua, bosgarren
- Biko heldua, laugarren
Emakumezkoak:
- Biko juniorra, txapelduna
- Biko heldua, bosgarren
Urkiko kideak, Sevillan (Argazkia: Ur-Kirolak)