
Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Christine Lauque Baionako Udaleko kontseilaria, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitako Ahaldun Nagusia, eta Jose Luis Herrador gobernuko delagatuordea (Argazkia: E. Zabala)
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren bake-itunari hasiera eman diote. Aieten bildu ziren joan den ostiralean erakundeetako hainbat ordezkari, baita Euskal Herriko hainbat museotako arduradunak. Erakusketa proiektu bat hasi dute, eta 2013-2016 artean hainbat proiektu gauzatuko dituztela jakinarazi dute. Zehazki,
Decor izeneko instalazioa jarri dute, erakusketa moduan, Aieteko Jauregian, hau da, Bakearen Etxean. Marcel Broodthaers artista belgikarrak Waterlooko borrokaren inguruan sortutako lana da, eta lotura zuzena ikusten diote Donostiarekin. Azken batean, 2016ko hiriburutzarekin lotu nahi dute 1813an hiriak jasandako sarraskiaren oroitzapena; izan ere, bertan, giza eskubideak urratu zirela gogorarazi dute, eta 200 urte geroago, bakerako bidean hori ezin dela ahaztu.
Politikariek eta museoetako arduradunek familia argazkia egin zuten Bakearen Etxearen atarian. “Bake-itun honek giza baloreak ezin hobeto islatzen ditu, elkarbizitza eta bakea, besteak beste”, adierazi zuen Juan Karlos Izagirre alkateak. “Aurten berrehun urte bete dira Donostia erre zutela hiru inperiok bakearen izenean, baina gerra izan zen, ta giza eskubideen etengabeko urraketa erabili zuten. Bakea ez da soilik borrokarik eza, jendea gosez hiltzen den bitartean edo edateko urik ez duen bitartean ezin da bakeaz hitz egin. Lan honek gure historia ezagutzeko balioko digu. Lehen kapitulu honetan, 1813an gertatutakoa ezagutuko dugu, ezinbestekoa baita iragana ezagutzea etorkizuna eraikitzeko”, jarraitu zuen alkateak. Azken batean, orain ere, duela 200 urte egin zuten moduan, “desberdinen artean eraikitzeko garaia” dela uste du alkateak.
Joxean Muñozek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, proiektuaren “konplexutasuna” azpimarratu zuen. “Lankidetza sustatzen eta erakusten ari da 2016 hiriburutza. Kolaborazioa eta konplexutasuna nagusi izan dira proiektu hau aurrera eramateko, eta erraza dirudien arren, bakoitzak bere aldetik zerbait jartzea oso garrantzitsua izan da. Kultura pentsamendurako motorra dela erakutsi nahi dugu”, aipatu du Muñozek. Martin Garitako ahaldun nagusiak, bere aldetik, bake-ituna hiritarren konpromisoaren aldeko apustua dela esan du. “Bakerantz ez bagoaz elkarrekin ez dugu topatuko. Giza Eskubideak defendatu behar ditugu eta memoria historikoa berreskuratu behar dugu adiskidetza lanerako”, adierazi zuen Garitanok.
Edonola, Bakearen Etxean
Decor instalazioa jarri badute ere, Euskal Herriko hainbat gunetan zabaldua egongo da bakearen aldeko apustu hori, kultur arlotik bultzada emanez. Donostian, San Telmo Museoa eta Ontzi Museoa izango dira gune nagusiak.
-
-
‘Decor’ instalazioa (Argazkia: E. Zabala)
-
-
‘Decor’ instalazioa (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Ordezkari guztiei instalazioaren berri eman diete (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Politikariak eta museoetako arduradunak, Aieten (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Christine Lauque Baionako Udaleko kontseilaria, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitako Ahaldun Nagusia, eta Jose Luis Herrador gobernuko delagatuordea (Argazkia: E. Zabala)