Ehundaka haur parte hartzen ari dira Donosti Cup futbol txapelketan
Donosti Cup abiatu da gaur goizean bertan. Aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo gauean Anoetan, eta gaur futbol partidak jokatzen hasi dira, hiriko zein inguruko herrietako zelaietan. Guztira, 23 herrialde ingurutatik hurbildutako 8.000 neska-mutil inguru batuko dira Donostian, eta 400 talde baino gehiagotan banatuta arituko dira baloiaren atzetik korrika. Partidak goiz eta arratsaldez jokatuko dituzte larunbatera bitarte, eta interesa duen edonor hurbildu daiteke lehiak zuzenean ikustera, sarrera doakoa baita zelai guztietan. IRUTXULOKO HITZA Martutene, Matigoxotegi eta Anoeta inguruan ibili da gaur goizean, eta bertako giroa bildu du argazki bilduma batean.
- Martuteneko futbol zelaia (Argazkia: E. Zabala)
- Jokalariak partidak ikusten, Martuteneko futbol zelaian (Argazkia: E. Zabala)
- Martuteneko futbol zelaia (Argazkia: E. Zabala)
- Martuteneko futbol zelaia (Argazkia: E. Zabala)
- Egiako Matigoxotegi zelaia (Argazkia: E. Zabala)
- Egiako Matigoxotegi zelaia (Argazkia: E. Zabala)
- Egiako Matigoxotegi zelaia (Argazkia; E. Zabala)
- Egiako Matigoxotegi zelaia (Argazkia: E. Zabala)
- Egiako Matigoxotegi zelaia (Argazkia: E. Zabala)
- Anoetan Interneten ibiltzeko ordenagailuak jarri dituzte (Argazkia: E. Zabala)
- Donosti Cupeko arropa eros daiteke Anoetan jarri duten dendan (Argazkia: E. Zabala)
- Futbolean aritzeaz gain, ingurua ezagutu eta beste ariketa batzuk egiteko aukera izaten dute haurrek (Argazkia: E. Zabala)
- Hainbat partida jokatzen dituzte batera Anoetako estadio txikian (Argazkia: E. Zabala)
- Jokalariak ikusle moduan, Anoetako estadio txikian (Argazkia: E. Zabala)