Realeko jokalari izateari utzi dio Joseba Llorentek
Reala eta Joseba Llorente akordio batera iritsi dira aurrelari hondarribiarraren kontratua eteteko. Llorentek 2014ko ekainaren 30a arte zuen kontratua, baina, adostun batera iritsi eta gero, jada ez da jokalari txuri-urdina.
33 urteko hondarribiarra duela hiru urte itzuli zen Realera, baina iaz Osasunan jokatu zuen utzita, Philippe Montanier entrenatzaile frantziarrak ez baitzuen taldean ikusten. 24 partida osatu zituen Iruñeko taldearekin Ligan, eta gol bakarra sartu zuen lehia horietan guztietan. Realak eskerrak eman nahi izan dizkio Llorenteri, “gurekin egon den urteetan zehar agertu duen konpromisoa, portaera eta dedikazioarengatik, eta aldi berean zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean”.
Realak asteazkenean ekingo die entrenamenduei, denboraldi berriari begira.