Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio Martutenen hutsik zegoen etxebizitza batean bizi den familiari
euren egoera salatu eta alokairu soziala eskatzeko, baina Kutxabankek ez die beren eskaerei erantzun.
Bide penaletik jarri zuen bertan bizi diren pertsonen aurkako salaketa lehenik, eta epaileak salaketa atzera botatzean, bide zibiletik salatu zituen, ondoren, Kutxabankek. Epailearen erabakiz, bigarren ezezkoa jaso du orain banketxeak.
Stop Kaleratzeak Gipuzkoa taldeak babes osoa eskaini die hasiera hasieratik Martuteneko bizilagun hauei, eta alokairu soziala abian jarri dezala eskatu dio berriro Kutxabanki.
Donostiako epaitegiak arrazoia eman die urte betez Martutenen hutsik zegoen etxebizitza batean bizi diren pertsonei. Etxebizitza Kutxabankena da, eta honek salaketa jarri zuen familiaren aurka, baina epaileak familiari eman dio arrazoia. Ondorioz, Kutxabankek epaiketako gastu guztiak ordaindu beharko ditu, eta momentuz kaltetuek Martuteneko etxebizitzan jarraituko dute.
Etxearen jabetza Kutxabankena izanik, etxetik kaleratzeko arriskuan egon da behin baino gehiagotan Martuteneko familia hau. Hainbat protesta egin dituzte