Hurrengo urtera arte
http://youtu.be/mUrbVX82fmU
Santa Ixabel eguna ospatu dute gaur altzatarrek; auzoko jaietako azken eguna izan da.
Altzatarrek gaur ospatu dute jaietako azken eguna, Santa Ixabel eguna. San Martzial elizan meza nagusia eman ondoren, XVII. Sagardo Lehiaketa hasi dute. Petritegi, Altzueta, Barkaiztegi, Gartziategi eta Lizeaga sagardotegietako sagardoa dastatu ahal izan dute auzotarrek. Idi demek ikusmin handia piztu dute altzatarren artean, eta Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek girotu du plaza. Arratsaldean beste idi dema bat egin dute, goizean tira egin ez duten bikoteekin. Orain amaituko dira festak, bertso saio batekin. Orain hurrengo urtea noiz iritsiko zain daude, beste San Martzial jai batzuk prestatzeko gogotsu daude eta.