Realeko jokalariak, entrenamendu saio batean (Argazkia: realsociedad.com)
Denboraldi-aurreko prestaketari ekingo dio Realak, bihar goizean. Hala, Jagoba Arrasate entrenatzaile postuan estreinatuko da, Zubietan, 10:00etan hasiko den saio irekian. Guztira, 22 jokalari egongo dira Arrasateren esanetara. Iñigo Martinez, Asier Illarramendi, Claudio Bravo eta Liassine Cadamuro ez dira bertan izango, denboraldia beranduago bukatu dutenez, hilaren 11ean sartuko dira saioetan. Bigarren taldeko Enrique Royo, Julen Etxabeguren, Julen Castañeda, Victor Fuchs eta Marco Sangalli ere lan saioan izango dira.
Gainditu barnean ekingo diote goizean entrenamendu saioari txuri-urdinek, eta gero, zelaira aterako dira. Familia argazkia atera, eta lehen lan saioari ekingo diote. Zubietan bazkaldu ostean, 17:00etan bigarren entrenamendu saioa egingo dute. Ostegunean eta larunbatean goizez egingo dute lan, eta ostiralean berriro ere saio bikoitza izango dute. Lagunarteko partidei uztailaren 12an ekingo diete, Arrasaten.