300 ikasletik gora bilduko dira Hik Hasi-k antolatutako XIV. Udako Topaketetan
Gaur hasiko dira Hik Hasi egitasmo pedagogikoak hamalaugarren urtez, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera, antolatutako Udako Topaketa Pedagogikoak. Donostiako EHUko Pedagogia Fakultatean eta Ekintza ikastolan egingo dira ikastaroak, eta bertan 300dik gora ikaslek hartuko dute parte ostirala bitartean.
Pedagogia Fakultatean honako ikastaroak emango dituzte: Pikler Loczyko hezitzailea: heziketa, zaintzatik hasten denean (Irakaslea: Elena Herran); Ametsak eta entrenamendu mentala (Urko Arozena); Etxerako lanak gure eskoletan (Joxe Amiama; gaiari buruzko tesia aurkeztu berri du Amiamak); Elkarrekin pentsatu, sentitu eta bizi (Miren Camison); Eguneroko gatazkei, nola erantzun bortxakeriarik gabe? (Nerea Mendizabal); Besteak sendatzeko almena (Ibon de la Cruz); Yoga eta kontzentrazio-teknikak (Marina Pintos); Eskolako bizipenak, hizkuntza-ideologia eta jarreren eraldatzaile (Urtxintxa); Coaching (Mirari Bereziartua) eta Kamishibai tailerra (Ixabel Millet).
Eta Ekintza ikastolan hauek: Psikomotrizitatea: sozializazio prozesuetarako hurbilketa bibentziala (Alvaro Beñaran); Bideoa: editatzen ikasi, Pinnacle Studio programaren bidez (Pelaio Eizagirre); Haurrentzako masajea (Ramon Mauduit); Krisialdirako plastika tailerra (Alazne Ugartetxea), Espresio tailerra (Jasone Irigoien) eta Ahotsaren erabilera egokia (Mirari Perez-Gaztelu).