Danborrada berriak sortzeko proposamenak egiteko epea zabalik da
Donostia Kulturak 2014rako danborrada berrien izen-emate epea zabaldu du. Danborrada berri bat atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Epea uztailaren 30ean amaituko da eta dokumentazioa Donostia Kulturako Festen unitatearen bulegoetan (Konstituzio plaza 1) aurkeztu beharko da. Erdialdean eta Parte Zaharrean ez dute danborrada berririk onartuko. Proposamenak egiteko bete beharreko baldintza guztiak daude hemen.