(Argazkia: Mikel Goñi)
Olatu arteko ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea izango da hirian. Izan ere, asteburuan, Gipuzkoako Bodyboard Txapelketa jokatuko dute Zurriolan, Open, Dpknee eta 18 eta 16 urtetik beherako mailetan. Zehazki, larunbatean eta igandean izango dira lehiak, eta itsasoaren egoeraren arabera aldaketak egon daitezke. Gipuzkoako Bodyboardlari onenak izango dira lehian. Donostiarren artean, honakoak dira aipagarrienak: Joserra Martinez (2012ko Txapelduna), Lander Irazabaldeitia, Ander del Puerto (2012ko Euskadiko txapelduna), Borja Gainzarain eta Beñat Elosua (Europako Top 5). Onenen artean izango dira ere bi zumaiar, Alex Uranga eta Alex Odriozola.