
Gipuzkoa Basketeko fitxaketa berria,
Goran Huskic, Donostian da. Pibot serbiarra atzo iritsi zen hirira, eta gaur goizean mediku azterketak egin ditu. “Oso pozik” eta “gogotsu” dagoela aitortu du jokalariak: “Onena emango dut klub honetan”. Korrika egiteko eta saskiratzeko gaitasun handia duela esan du; eta altua bada ere (2,12 metro) abiadura handiz mugitzen dela.
Gaur arratsaldean bertan Donostiatik joango da; denboraldi aurrekoan itzuliko da berriz.GBCk bost denboraldirako fitxatu du jokalari gaztea.