Herrerako Kutxabanken bulegoa okupatuko dute bihar
Stop Kaleratzeak plataformak adierazi du bihar osteguna Herrerako Kutxabanken bulegoa okupatuko duela. Hipotekak kaltetutako bikote baten kasua negoziatu arte bertan geratuko direla plazaratu du.
IRPH indizeak (Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea) kaltetutako bikote bat Kutxabankekin negoziatzen saiatzen ari dela azaldu du plataformak. Hipoteka ordaintzeko zailtasunak ditu bikoteak, eta konponbide bat bilatzen saiatzen ari da.
Konponbidea lortzetik urrun daudela uste du plataformak: “Kutxabankek gestio batzuk kobratu dizkie kaltetuei, haien baimenik gabe. Ondorioz, kaltetuek ezin izan dute hileko kuota ordaindu, eta ez ordaintzeagatik errekargu bat ordaindu behar izan dute.
Gestio batzuengatik kobratutako diru kopuru hori eskatu dio bikoteak Kutxabanki, baina Stop Kaleratzeak dio ez duela bankuaren erantzunik jaso. Diru kopuru hori itzuli arte, eta bikotearen kasua negoziatu arte bulegoa okupatuko dutela plazaratu dute.