Jagoba Arrasatek txuri-urdinez agintzen du jada
Realak hasi du denboraldi-aurrea. Jagoba Arrasateren esanetara 22 jokalari elkartu dira Zubietan goizean, 2013-2014 denboraldiko lehen entrenamendu saioa egiteko. Hala, lehen aginduak eman ditu entrenatzaile berriak, Montanierren lekukoa hartuz. Komunikabide mordoa batu da berdegunearen inguruan, urtero legez, ikusmina sortzen baitu hasierak. Realzaleek ere ez dute hutsik egin, eta haur, gazte eta heldu harmailetan pozik eseri dira, saioa zuzenean jarraitzeko. Euria ere protagonista izan da.