Milaka lagun izan dira Bigarren Mendeurrenaren ikus-entzunezkoaren emanaldietan
Bertakoek nahiz bisitariek hiriaren suntsiketa eta berreraikitzea birsortu duen ikus-entzunezkoaren emanaldiez gozatu dute. Egun hauetan Alderdi Ederren milaka pertsona elkartu dira udaletxeko fatxadan ikuskizun berritzailea ikusteko. 1813ko oroitzapen ospakizunen 6. mugarria izan da. Ikus-entzunezkoak modu poetikoan hiriaren historia azaldu die ikusleei, eta emanaldiek harrera bikaina izan dute.