Euskontu: euskarazko aisia prezio merkean
Euskarazko aisia prezio merkean eskaintzen duen Euskontu plataforma sortu du Ttalaka Euskara Elkarteak; hiru lagun gaztek sortu dute guztia, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburu bakarrarekin, beraientzako diru irabazirik lortu gabe. Jokin Aierregarai eta Arkaitz Sukuntza Euskonturen sortzaileak elkarrizketatu ditu Irutxuloko Hitzak.