Buztinez eta hitzez erakusketa ikusgai egongo da abuztuaren 31ra arte.
Arja Martikainen (1953), Catharina Kajander (1945), Risto Hämäläinen (1954), Leena Juvonen (1966) eta Antònio Altarriba (1952) sortzaileak dira erakusketa honen egileak. Finlandian bizi eta lan egiten duten bost artista dira, eta haien obra aurkeztu dute gaur Okendo Kultur Etxean. Hainbat diziplinatako erakusketa honetan, zeramikak, eskulturak eta erliebeak ez ezik, testu poetikoak ere erakusten dira; buztin egosiaren azal lakarra poemako hitzekin trukatzen da, elkarrizketa bat sortuz. Abuztuaren 31a arte izango da zabalik erakusketa.