Etxean eta Getaferen aurka hasiko du Liga Realak
Abuztuaren 17an, larunbata, jokatuko du lehen partida Anoetan. Azkena ere etxean jokatuko du, Villarrealen aurka.
Realak gaur ezagutu du Espainiako Ligako partiden egutegi ofiziala. Madrilen Espainiako Futbol Federakuntzaren Batzar Orokorrean egin dute BBVA Ligako zozketa. Abuztuaren 17an hasiko du Liga, Anoetan. Getafe izango du aurkari. Donostiako Aste Nagusiarekin bat egingo du lehen partida honek. Eta abuztuaren 20an edo 21ean Champions Leagueko joaneko partida jokatuko du. Realak Villarrealen aurka jokatuko du Ligako azken partida, maiatzaren 17 eta 18ko asteburuan. Realaren eta Athleticen arteko lehen derbia, berriz, 18. jardunaldian izango da, urtarrileko lehen asteburuan, Anoetan.