Alderdi Ederren jarri duten informazio gunea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hirira datozen bisitari eta turistei ahalik eta zerbitzurik osatuena eskaintzeko bigarren informazio gune bat jarri dute abian Alderdi Ederren. Atzo ireki zuten, eta abuztua arte egongo da zabalik. Era berean, Bulebarreko informazio bulegoko zerbitzuak ere indartuko dituzte.
Bi guneetan informazio orokorraz gain, egunean bertan hirian egingo diren jardueren berri zehatza jasoko dute turistek, eta nahi izanez gero sarrerak bertan erosteko aukera ere izango dute.
Gainera, Bulebarreko bulegoko ordutegia zabaldu egingo dute, jende gehien biltzen den orduetan. Hala, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; igandetan 10:00etatik 19:00etara; eta jai egunetan 10:00etatik 20:00etara.
Alderdi Ederreko gunea berriz, 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, egunero.