1813ko udan hirian gertatutakoaren kronika egingo dute 200 txiotan, @1813tik kontutik.
Nola hasi zuten Donostiaren aurkako erasoa? Nola bizi izan zuten herritarrek sarraski hura? Euskomedia fundazioak 1813ko uda hartan gertatutakoaren zuzeneko kontakizuna hasi du Twitterren. Gaur hasi da
@1813tik kontutik txiokatzen. Gaurko egunez, Wellington jenerala armada aliatuaren komandante buru bihurtu zen.
Kronika egingo du gertakizunen eta garaiko protagonisten bidez, eta herritarren testigantzen bidez. Guztira 200 txio bidaliko dituzte. Kontakizuna irailaren 8an bukatuko da, izan ere 1813ko irailaren 8an Zubietako batzarrak Donostia berreraikitzea erabaki zuen.
Kontakizuna euskaraz (@1813tik) eta gazteleraz (@1813tik_es) egingo dute. Euskomedia fundazioaren Twitter eta Facebook kontuen bidez ere zabalduko dituzte kronika honen mezuak. Euskonews aldizkariak, bere aldetik, 1813ko gertakizunen inguruko ale zenbaki monografiko bat argitaratuko du hil honen bukaeran.