2016 Fundazioaren zuzendaritza aukeratzeko prozesuak aurrera jarraituko du
2016 Fundazioaren ezohiko bilera egin zuten atzo Goikoa Jauregian, Donostia 2016 proiektuaren zuzendaritza orokorra aukeratzeko hautaketa prozesuari buruzko zalantzak argitzeko.
Hautaketa prozesu publikoaz arduratzen ari den enpresak azalpen guztiak eskaini zizkien patronatuko kideei joan den ekainaren 23an abian jarri zenetik lehiaketa publikoak izan duen garapena argituz. Hala, prozesu publikoa inpartziala eta objektiboa izan dela ziurtatzen duten berme guztiak eskaini zituzten.
Argibide guztiak jaso ondoren, patronatuak prozesu publikoarekin aurrera jarraitzea erabaki du. Prozesua amaitzen denean, patronatua berriz elkartuko da hautaketa enpresaren proposamena entzun eta, egokitzat hartuko balitz, 2016 proiektuaren zuzendaritza orokorrerako pertsona egokiena izendatzeko.