'Anza auzia' itxi dute intxaurrondotarrari zer gertatu zitzaion argitu gabe
martxoan aitortu bezala. Ikerketak zalantza asko utzi ditu eta, gertakarien arabera, elementu nahikoak zeuden gertatutakoa argitzeko, martxoan argitaratutako beste erreportaje batean ikus daitekeen bezala.
Hiru urteko prozeduraren ondotik, Tolosako epaileak Jon Anzaren desagertzea eta heriotza argitzeko kasua ixtea deliberatu du, eta ondoriorik gabeko kasu gisa sallkatzea eskatu. Intxaurrondotarraren heriotza naturala izan zela dio epaileak. Disfuntzionamendu nabarmenak eta jarraikiak izan direla aitortu du, baina ez ditu ikertu.
Horrenbestez, Anzarekin zer gertatu zen argitu gabe itxi dute auzia. Hain zuzen ere, familiak oraindik erantzun ez dituzten honako galderak egin zituen: “Zer gertatu zitzaion Jon Anzari 2009ko apirilaren 18tik 30era?”; “Zergatik utzi zuten haren gorpua Tolosako Purpan gorputegian hamar hilabetez, norena zen identifikatu gabe?”; “Zergatik ez zen ikerketarik egin Tolosan 2010eko martxoaren 11n, jakinik Anza hara zihoala?”. Familiak dio harrigarria dela disfuntzionamendu horiek ez ikertzea ustezko ETAkide baten desagertze eta heriotza direlarik tarteko.
Apirilaren 18an ikusi zuten azken aldiz Anza, neska-lagunak preso ohia Baionako tren geltokira eraman zuenean. 2010eko martxoaren 11n jakin zen —ofizialki— Jon Anza hilda zela eta gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela. Frantziako Poliziak, ordea, erran zuen Jon Anzaren gorpua ez zela egon Tolosako erietxean, gerora han azaldu zen arren.
Familiaren abokatuak auzia itxiko zutenaren susmoa zuen, Irutxuloko Hitzari