Illarramendi, atzoko entrenamendu saioan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Real Madrilek Asier Illarramendiren etete klausulari dagozkion 30 milioi euroak ordaindu ditu, eta mutrikuarra bera ez da joan gaur Zubietara, Realarekin entrenatzera. 2018ra arte fitxatu du Espainiako taldeak, eta urtean 2,5 milioi euro inguru poltsikoratuko lituzke erdilariak. Halaber, Real Madrilek BEZari 6,3 milioi ordainduko ditu.
Atzo itzuli zen oporretatik mutrikuarra, eta zalantzak ziren ea Zubietan agertuko ote zen. Bertan izan zen, eta zaleek ongi etorri beroa egin zioten, Realean gera zedin eskatuz. 24 ordu geroago, Illarramendiren etorkizuna argitu da, eta realzaleek talde zuriarekin jokatzen ikusi beharko dute datorren denboraldian.