'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketako lanik onena Zinemaldian erakutsiko dute
Euskarazbizinahidut.org webgunean aurki daitezke.
Aurkeztutako lanen artean hautaketa prozesua bi epaimahaik egingo dute. Donostiako Zinemaldirako irabazle bat aukeratuko da, eta irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du. Hendaiako Film Festivalerako saridunak, berriz, Les Varietes saria eta 400 euro jasoko ditu.
Kontseiluak bigarren aldiz jarri du abian ‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketa. Aurten gainera, irabazleek sari ekonomikoaz gain, beraien lanak erakusteko aukera aparta izango dute. Izan ere, Donostiako Zinemaldiak eta Hendaiako Film Festibalek bat egin dute lehiaketarekin, eta bertan erakutsiko dituzte lanik hoberenak.
‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketak izen bera daraman dinamikarekin bat egiten du. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez, “esnatzen garenetik oheratzen garen arte pertsona baten ohiko jarduerak euskaraz egitea da euskaraz bizi nahi izatea”.
Film laburren bidez euskaraz bizitzeko nahi hori irudikatzea izango da lehiaketaren helburua, eta gaia ere horixe izango da: ‘euskaraz bizitzeko nahia’. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailare 15a arte izango dute film laburrak aurkezteko aukera. Lehiaketako oinarri guztiak