San Bartolomeko horma garbitu dute
Garbiketa egiteaz gain, produktu bat bota dute belar eta zuhaixka gutxiago hazi daitezen.
Azken bi astean San Bartolomeko hormaren aldean dagoen espaloia eta bidegorria moztu egin dute. Udalak horman hazitako belar eta zuhaixkak garbitu ditu. Landaredia gutxiago hazteko produktu bat ere bota dute horman. Produktuak ez duela kutsatzen, baina datozen 10 egunean usain txarra egon daitekeela ohartarazi du udalak.
Garbiketa lanak bukatuta, oinezkoentzako espaloia eta bizikletentzako bidegorria berriz ireki dituzte.