Anthony Winchester hegalekoak GBCn jokatuko du hurrengo denboraldian
Gipuzkoa Basketek hirugarren fitxaketa egin du: Anthony Winchester hegaleko estatubatuarra. Winchesterrek 30 urte ditu, 1,93 metro da luze, eta azken denboraldian LEB 1 ligan jokatu du, Breoganen. Han, 15,9 puntu sartu ditu partidako.
<strong>Will Hanley irlandarra</strong>
Joan den astean beste fitxaketa baten berri eman zuen klubak. Will Hanley estatubatuarrak Gipuzkoa Basketen elastikoa jantziko du; bi denboraldirako kontratua sinatu berri du hegal pibotak. Jatorri irlandarra du 23 urteko jokalariak, 23 urte ditu eta 2 metro da luze. Goran Huskic pibot serbiarra da izan da denboraldiko lehen fitxaketa.
- Will Hanley
- Anthony Winchester
- Goran Huskic