Arrantzaleei omenaldia egin diete
http://www.youtube.com/watch?v=y2KB1GQ9xEw&feature=youtu.be
Karmengo Amaren eguna dela eta, 360 mariñel zahar omendu dituzte Gipuzkoako arrantzale zaharren 86. urteurrenaren ospakizunean.
San Telmo Museoan hasi da omenaldia, Donostiako Udalaren harrerakin, hain zuzen ere. Bertan, 70 urtetik gorako ehun bat arrantzale bildu dira eta, besteak beste, Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkateak, eta Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, hitz egin dute.
Izagirrek, politikarien lana arrantzaleen sektorearen alde egitea eta babestea dela azpimarratu du eta arrantzaleei eskerrak eman dizkie guztion gizartearen izaeraren eta kulturaren parte direlako. Bestalde, Donostiako alkateak arrantza sektorean ere lan egin duten emakumeei aipamen berezia egin die.
Ondoren, Udalak Gipuzkoak portu bakoitzeko arrantzale bati opari bat eskaini dio eta bertso eta dantzarekin amaitu da San Telmo Museoko ospakizuna.
Azkenik, arrantzale ohiak Kaiko San Pedro elizan egin den mezan ere omendu dituzte eta elizatik ateratzean, Eskola Dantza Taldeak agurra dantzatu die. Omenaldia amaituta, mariñel zaharrak Alde Zaharreruntz abiatu dira, taldean bazkaltzeko eta antzinako lagunekin elkartzeko.
[Gallery=71]