Udaltzaingoa eta anbulantziak bertaratu dira lekura.
Donostiabuseko kotxerak dauden ingurua hesitu du goizean Ertzaintzak, Intxaurrondon. Hain zuzen ere, gizon bat bertan dagoen garabi batera igo da, bere burua botatzeko asmoz. Izan ere, bere buruaz beste egingo zuela egin du mehatxu, baina eguerdi aldean jaitsi dute, eta gertakariak ez du kalte larririk eragin. Bere kabuz jaitsi da eta, behin lurrean, Donostia Ospitalera eraman dute mediku batek azter dezan.
Ez dituzte datu gehiegirik eman, baina, lekuan bertan zirenen arabera, gizonak udal aterpean pasa omen ditu azken bi gauak. Martutenekoa dela esan dute, eta 65 urte dituela. Larrialdietako zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertan izan dira, eta zirkulazioa desbideratu dute.
Eguerdi aldean, gizona bere kabuz jaitsi da garabitik, eta normaltasunera itzuli da ingurua.
-
-
(Argazkia: Mikel E)
-
-
Udaltzaingoa eta anbulantziak bertaratu dira lekura. (Argazkia: Mikel E.)