(Bideoa) Karmengo eguna ospatu dute Kaian
https://www.youtube.com/watch?v=0M-iHM2xF-8
Gaur hasi dira Kaiko jaiak eta IRUTXULOKO HITZA bertan egon da. Jai Batzordeak 10 urte bete ditu aurten eta antolatzaileek egun hauetan egongo dena azaldu digute. Gainera, festen lehen egun honetan, gazte ugari bildu dira kukaña jolasaz gozatzeko eta guk irabazlearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Txupinazoa 20:30ean izango da, eta jaiek gaur eta igandera bitartean iraungo dute.
Eguerdian arrantzaleei omenaldia egin dio udalbatzak San Telmo Museoan.
[Gallery=72]