Javier Valverdek azken bi urtean egindako margolan koloretsuak ikusgai daude Ekainen
Paisaiak margotzea gogoko izan du gaztetatik Javier Valverdek (Donostia, 1956). Oraingo honetan ere paisaiak eta natura izan ditu inspirazio iturri, eta azken bi urtean egindako 30 sorkuntza inguru bildu ditu. Parte Zaharreko Ekain arte galerian jarri ditu bere lanak, lehen aldiz, eta normalean olioak egiten dituen arren, oraingoan bereziki pastelak landu ditu, aldatzeko gogoa baitzuen. Koadro guztiak koloretsuak dira, eta beraiekin batera, kaxa berezi batzuk ere jarri ditu, paisaiekin eta animaliekin apainduz.
Erakusketa bihar zabalduko dute, 19:30ean, eta abuztuaren 31 bitartean egongo da zabalik. Sarrera doakoa izango da eta lan guztiak salgai egongo dira. Asteartetik larunbatera egongo da zabalik galeria, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara.
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)