Orio eta Zumaia izan dira Gipuzkoako Traineru Txapelketako irabazleak
Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu dute gaur arratsaldean, Kontxako uretan; Orio izan da irabazlea gizonezkoetan, eta Zumaia emakumeetan. Donostiarra zortzigarren postuan geratu da. Itsasoa bare mantendu da, eta eguraldia lagun, arraunzale dezente gerturatu dira lehia gertutik jarraitzera.
Emakumeen estropada jokatu dute lehenengo, bi txandatan banatuta. Bigarren txandan aritu da Zumaia, irabazlea, San Juan eta Hibaikarekin batera, eta 19 segundo atera dizkio talde arroxari. Gizonezkoen lehia hiru txandatan jokatu dute, eta Donostiarra bigarrenean aritu da. Bigarren luzean hirugarren postuan jartzea lortu du etxeko taldeak, baina azkenean bere txandako laugarrena izan da. Gizonezkoen hirugarren txandan San Pedro indartsu atera da hasieratik, eta aldearekin aurretik jarri da. Azken luzean, ordea, talde morea atzean geratu da, eta Oriok hamabi segundoko aldea atera dio.
Estropada hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde dute hil berri diren Josetxo Etxeberria donostiarraren eta Juan Lizarralde oriotarraren alde. Gipuzkoako Arraun Federazioko presidentea izan zen lehena, eta Orioko arraunlaria bestea.
EMAKUMEEN SAILKAPENA:
- Zumaia. 11:15
- San Juan. 11:34
- Hibaika. 11:44
- Orio. 12:08
- Zarautz. 12:56
- Orio. 20:05
- San Pedro. 20:17
- Hondarribia. 20:30
- San Juan. 20:45
- Trintxerpe. 21:06
- Getaria. 21:10
- Zumaia. 21:16
- Donostiarra. 21:26
- Zarautz. 21:42
- Hibaika. 22:50
- Zumaiako emakumeak kaiko arranpan, garaipena ospatzen.(Argazkia: E. Zabala)
- Gizonezkoen bigarren txanda (Argazkia: E. Zabala)
- Donostiarra, estropada jokatu ostean. (Argazkia: E. Zabala)
- Oriok aldearekin irabazi du. (Argazkia: E. Zabala)