Añorga zaharra gogoratuz
Gorga elkartearekin elkarlanean, Añorgari buruzko argazki erakusketa bat egin du Museum Cemento Rezolak.
Azken hamarkadatan auzoa nola aldatu den ikus dezakete añorgatarrek Añorga zaharreko txokoak erakusketan. Gorga Añorgako Historia Mintegia Elkartearekin elkarlanean osatu dute argazki zaharren bilduma. Udan izango da zabalik, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara.
Haurrentzako lantegiak udan
Museum Cemento Rezolan 400 haur baino gehiago ari dira udako tailerretan parte hartzen. Zementuzko eskultura txikiak egiten ikasten ari dira, eta Rezola zementu fabrika bera ere ezagutzen ari dira zenbait bisiten bidez.