Mikel Gallo. (Argazkia: Ainhoa Cordoba)
Hainbat eragileren indarrak batu eta ostalaritzan gastronomia osasungarria bultzatzeko ‘Sua eta bihotza’ egitasmoa jarri dute abian.
Elikadurak osasunean duen garrantzia azpimarratu nahi dute
Sua eta bihotza proiektuaren bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da sukaldariak sukaldaritza osasuntsu baten inguruan hezitzea, herritarrek elikaduraren inguruan kontzientzia hartzea, eta tokiko nekazaritza eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea.
Teoriatik praktikara pasa ziren atzo, eta egitasmoa aurkezteaz gain, Nineu jatetxeko Mikel Gallo sukaldariak showcooking bidezko jaki batzuk prestatu zituen bere jatetxean, sukaldaritza osasuntsua, gozoa eta sortzailea izan daitekeela erakusteko.
Sua eta bihotza egitasmoan udalak, Eusko Jaurlaritzako osasun sailak, Osakidetzak, Basque Culinary Centerek eta Nineu jatetxeak egin dute bat.