Itsasoari begiratuko dio zazpigarren mugarriak
Ontzi tradizionalek, bela ontziek zein stand up gondolinek bat egingo baitute Kontxako badian.
Itsasoari zelatan. Halaxe izena du zazpigarren mugarriak. Izan ere, 1813ko hiriaren erreketa eta berreraikuntza gogorarazteko, 2013ko hilabete bakoitzean mugarri bat jarri dute Bigarren Mendeurrenaren antolatzaileek, eta uztailean, itsasoa izango da protagonista nagusia. Hala, itsasoak hiriaren historian izan duen garrantzia gogoraraziko dute. Hori dela eta, hainbat elkartek bat egin dute jarduera bereziak antolatzeko, bereziki asteburuan; Gondolin Gipuzkoa, Fortuna Kirol Elkartea, Ondarretako Tenisa, Albaola, Aquarium eta Euskal Bateleroak, besteak beste. Guztiaren berri eman dute gaur goizeko prentsaurrekoan. “Donostiak itsasoarekin harreman luzea eta sakona du, uste dut ezin dela ulertu hiria itsasorik gabe. Itsasoak mundura zabaldu gaitu; itsasoa da lana, turismoa, aisialdia eta kultura”, adierazi du Juan Karlos Izagirre alkateak.
Azken batean, hiriak itsasoari begiratuko dio asteburuan, ontzi tradizionalek, bela ontziek zein stand up gondolinek bat egingo baitute Kontxako badian. Saharako hainbat haurrek gondolinen gainean ibiltzeko aukera izango dute, eta noski, donostiar eta bisitari guztiei jardueretan parte hartzeko deia egin diete. Pastelak taldeak, gainera, 1.500 lagunentzako pastel erraldoia banatuko du igande goizean.
[box]
EGITARAUA:
- GAUR, OSTEGUNA, UZTAILAK 18.
- BIHAR, OSTIRALA, UZTAILAK 19.
- ETZI, LARUNBATA, UZTAILAK 20.
- IGANDEA, UZTAILAK 21.