Josu Ruiz Garapen Ekonomiko zinegotzia eta Euken Sese Donostiako Sustapeneko zuzendaria. (Argazkia: E. Zabala)
Donostia Sustapenak lan-merkatuan duten kokapena hobetzen lagunduko die 30 urtetik beherako langabeei, uztailaren 24an.
Prestakuntza izan arren langabezian dauden gazte donostiarrentzako jardunaldi berezia antolatu du Donostiako Sustapenak, Donostia GazteEkin!. Zehazki, 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako topaketa bat egingo dute Kursaalen, uztailaren 24an. Bertaratzen direnek euren lan-aukerak eta garapen profesionalera zuzenduriko jarduera-ildo nagusiak ezagutuko dituzte. Azken batean, gazteei prestakuntza espezialitazua eskaini nahi die sustapen sailak, lan-merkatuen duten kokapena hobetzeko. Guztiaren berri eman dute gaur goizean Josu Ruiz Garapen Ekonomiko zinegotziak eta Euken Sese Donostiako Sustapeneko zuzendariak.
Prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, hainbat gunetan banatuko dute Kursaal datorren asteazkenean, 9:00etatik 14:00etara: Ikastaroak (prestakuntza espezializatua), Proiektua (unibertsitateko lan-praktikak enpresetan), Sentsibilizazioa (enpresak sortzeko), Aholkularitza (negozio planaren azterketa), Ekin (sektore estrategikoetan), Ekin (oinarri teknologikoan), Zerbitzuak (gazteak enplegura bideratzeko), Talentu (berritzailea 2013), Bekak (30 urtera arteko gazteak atzerriratzeko). Edonola, beken kontuari garrantzia berezia emango diote, hau da, ingeles maila ona dutenentzako atzerrian sei hilabetez lan egin ahal izateko bekak.
Donostia Sustapenak jakinarazi du 2013an Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planerako 6’5 milioi euro baino gehiago bideratu dituela. Helburua, 1.085 lanpostu sortzea da, eta bereziki hauengan eragin nahi dute: 30 urtetik beherako gazteak; emakumeak; eta Altzan, Intxaurrondon, Egian, Bidebietan, Loiolan eta Martutenen erroldatutako herritarrak.