Arraunerako trebetasuna erakutsi dute Kontxan
http://youtu.be/dWMe2WjBzRM
‘200 arraunketa, Kontxako gondolin erronka’ egin dute gaur lehen aldiz Donostian. Bigarren Mendeurreneko zazpigarren mugarria ospatzen ari dira asteburuan, eta oraingoan itsasoa denez protagonista, uretako kirol probek girotu dute hondartzako jendearen egonaldia.
Goizean goizetik hasi da gondolinen joan etorria itsasertzean. Parte hartzaileak taldeka antolatu dira, eta zailtasun ezberdinetako bost proba gainditu behar izan dituzte: goi mailako lasterketa, txandakako lasterketa hawaiar kanoatan, zaletuen SUP lasterketa herrikoia, haurren SUP lasterketa, eta supsquatch edo ohol puzgarrien gaineko taldekako lasterketa.
Bideoan zaletuen SUP lasterketa herrikoia ikus daiteke. Parte hartzaileek 1.300 metro egin dituzte taula gainean arraunean. Ondoren hondartzara itzuli eta lasterka egin dituzte azken 20 metroak.
Giro bikaina sortu da, 200 bat parte hartzaile, hiria suntsitu zenetik pasatako urteak adina, elkartu baitira Kontxako hondartzan. Gustura ibili dira uda hirian pasako duten 30 bat haur eta gazteak ere, gonbidatu gisa parte hartu baitute uretako probetan. Horrela saharar herriari elkartasun keinu bat egin nahi izan dio udalak.