Etxerat-ek egindako bilkura, Kontxako hondartza inguruan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hondartzetara eraman dituzte beren aldarrikapenak gaurkoan Etxerat-eko kideek. Plentzia, Laida, Zarautz, Hendaia eta Donostiako Kontxan egin dituzte giza kateak, sakabanaketa politikak presoei eta beren senideei eragiten dizkien eskubide urraketak salatzeko.
Nautikotik Perlaraino joan dira senideak. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostian eguerdia pasata abiatu dira Nautikotik Perlaraino. Bidean Kontxako hondartzara jeitsi dira eta mezu argia erakutsi dute: ‘Senideak izateagatik kondenatuak’.
Modu honetara, euskal preso politikoen kolektiboak jasaten dituen salbuespen neurriak salatu nahi izan ditu Etxerat elkarteak, eta senideak, senide izateagatik soilik, salbuespen neurri horien ondorioak sufritzera behartuta daudela adierazi dute.
Hondartzaraino eraman dute aldarrikapena. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Astero edo hilabetero errepikatzen diren kilometrotako joan etorriak, horrek suposatzen duen gastu ekonomikoa eta senide edo lagun bat kartzelan edukitzeak eragiten duen sufrimendu fisiko eta psikikoa dira Etxerat-ek nabarmentzen dituen ondorio larrienak.