Hogei pertsona etxetik aterarazi dituzte Parte Zaharrean, sute baten ondorioz
Kale Nagusiko taberna batean piztu da sutea, goizeko zazpiak aldera. Ez da inor zauritu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Kale Nagusiko 18. atarian dagoen taberna batean hasi da sutea, Sirimiri tabernan. Ke handia sortu du, eta hogei pertsona aterarazi dituzte etxetik, badaezpada. Suhiltzaile ugari joan dira bertara, eta 08:30erako kontrolpean zuten sutea. Hala ere, bertan jarraitu dute lanean, eraikuntza hozteko.
- (Argazkia: Estitxu Zabala)
- (Argazkia: Estitxu Zabala)
- (Argazkia: Estitxu Zabala)
- (Argazkia: Estitxu Zabala)