Itziar Nogeras. (Argazkia: Elhuyar)
2016 Fundaziaoaren Patronatuak atzo egindako bilera berezian aho batez hartu zuten erabakia: Itziar Nogeras izango da Donostia 2016ko zuzendaria, hautaketa prozesua egin duen enpresaren arabera, bera baita karguaz arduratzeko pertsona egokiena.
Gainera, Patronatua osatzen duten erakundeek aurreikusi dutenaren arabera, irailetik aurrera, Donostia 2016k bere lan taldea indartuko du sartuko diren pertsona berriei esker. Pertsona hauek Hiriburutzaren bulego berrian sartuko dira, Goikoa Jauregitik Easo kaleko suhiltzaileen eraikin zaharrera aldatuko baita egoitza ordurako.
2016 Fundazioaren Patronatuak Donostia 2016 proiektuan egindako apustu irmoa berretsi du; elkarbizitza, parte hartzea eta gizartearen eraldaketa sustatzea helburu duen proiektu honek hiriarentzat eta herrialde osoarentzat garrantzi estrategikoa duela adierazi dute Patronatuko ordezkariek.