GazteEkin azoka Kursaalen. (Argazkia:Agurtzane Altuna)
GazteEkin! azoka bederatzi gunetan banatu dute, eta gazteak gehien komeni zaien aukeraren bila aritu dira goiz guztian.
Prestakuntza izan arren langabezian dauden gazte donostiarrentzako jardunaldia da GazteEkin!. Donostiako Sustapenak antolatutako azoka honetan 30 urtetik beherako gazteek lan aukerak eta garapen profesionalera zuzenduriko jarduera ildo nagusiak ezagutuko dituzte.
Horretarako hainbat aukera daude, eta aukerarik egokiena eskaintzeko asmoz hainbat gune pretatu dituzte: Ikastaroak (prestakuntza espezializatua), Proiektua (unibertsitateko lan praktikak enpresetan), Sentsibilizazioa (enpresak sortzeko), Aholkularitza (negozio planaren azterketa), Ekin (sektore estrategikoetan), Ekin (oinarri teknologikoan), Zerbitzuak (gazteak enplegura bideratzeko), Talentu (berritzailea 2013), Bekak (30 urtera arteko gazteak atzerriratzeko).
Lan mundura sartzeko biderik egokiaren bila, gazteen joan-etorria etengabea izan da gaur goizean Kursaalen. 14:00etan amaituko da aurtengo GazteEkin! topaketa.