(Argazkia: Jose Atxa)
‘Gaua’ diskoko kanta berriak joko ditu lehen aldiz, San Telmo Museoan.
Martxoan kaleratu zuen Mikel Azpirozek (Donostia, 1971) Gaua diskoa. Bakarkako lana da, gauaren bakardadean eta lasaitasunean konposatutako diskoa da. Intimista, pausatua eta gauekoa dela azaldu du Azpirozek. Eta zuzenean ere gauez aurkeztuko ditu kantak. Larunbatean, gauerdian joko ditu lehen aldiz abesti berriak, San Telmo Museoan. Piano akustikoan joko du diskoa, osorik.
Bere ibilbidean konposatutako kanta gehienak gauez sortu dituela aitortu du musikariak, eguna amaitzean sortu ohi du musika.
Jazzaldia ondo ezagutzen du Mikel Azpirozek. Txikitatik hasi zen jaialdietako kontzertuetara joaten: “Zortzi urterekin joan nintzen lehen aldiz, Belodromoko kontzertu batera. Izebarekin joaten nintzen”. Jazzaren mito handiak bertan ikusi dituela azaldu du.
Ikusle gisa eta musikari gisa parte hartu du Jazzaldian donostiarrak. Lau Behi taldearekin izan zen lehen aldiz, 1996an. Parafunkekin ere bai. Eta azken urte hauetan Elkano Browning Cream taldearekin. Australiako The Waves taldea australiarrarekin ere izan zen 2008. urtean, Zurriola hondartzan.