
Irudian, Donostiako Piraten kolektiboko bozeramaileak: Aratz Trecet, Irati Salsamendi eta Markel Ormazabal. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Abuztuaren 10ean lehorreratuko dira Piratak, Zuloaga plazan. 1813ko donostiarrei omenaldia egingo diete Abuztuaren 31 kalean.
Willis Drummond, We Are Standard, Blaka eta Bad Sound System taldeek joko dute La Flamenkan.
Parte hartuz, donostiarron sareak josi! lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute Aste Nagusirako prestatu duten egitarau guztia. Iaz 10. urtemuga ospatu ondoren, gogotsu jarraitzen dute lanean. Jada hasi dute atzera kontaketa.
Abuztuaren 10ean, larunbata, hasiko da Piraten egitaraua. Eskifaiako kuadrillen banderen aurkezpena egin ondoren, Zuloaga plazan lehorreratuko dira.
Txupina piztu baino lehen, 1813ko donostiarrak omenduko dituzte Abuztuaren 31ko kalean. Handik Kaira joango dira, Ezkilari eta Mattiri ongi etorria ematera. Gauean, 21:30ak aldera piztuko da festa La Flamenka gunean.
Erromeria eguna abuztuaren 11n izango da. La Flamenkatik Urgullera joango dira Piratak, trikitilarien laguntzarekin.
Lehen aldiz, gainera, argazki rally bat egingo dute. La Flamenkako komunikazio gunean, 10:00etan hiru gai emango dituzte. Gai bakoitzetik 3 argazki aurkeztu beharko dira eta beraz, partehartzaile bakoitzak 9 argazki aurkeztu beharko ditu 20:00etarako. Gauean Willis Drummond eta Blaka taldeek joko dute zuzenean La Flamenkan.
Donostia abordatzeko eguna abuztuaren 12a, astelehena, izango da. Goizean goiz hasiko dira baltsak muntatzen, kaiko arranpan. Segurtasunagatik 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu, eta iltzeak ezingo dira erabili. Kontuan hartzeko ohar gehiago:
Zero Zabor filosofiaren aldeko apustu sendoa egin dute Piratek, eta ezingo dira itsasoa kutsatu dezaketen bidoi edo antzekoak erabili; egunean bertan urtetik urtera berrerabili daitezkeen poltsak eskuratu ahalko dira. Baltsak 17:00etan irteko dira kaitik, Kontxako badiarantz. Handik itzuliko dira kalejiran, Bad Sound System-en musikaren erritmoan.
Asteartean, abuztuaren 13an,
Eskifaia Gazte Kofradiak Bilbo, Baiona eta Gasteizko jaietako lagunei harrera egingo die. Izan ere, Eskifaia Gazte Kofradiak, Iruñeko 3indarrok Gazte Peñak, Baionako Gazte Asanbladak, Gasteizko Gazte Karpak eta Bilboko Kaskagorri Konpartsak
Kale Jira! dinamika abiatu dute hiri bakoitzeko gazteek festen testuinguruan praktikan jartzen dituzten antolaketa ereduak ezagutu eta eta jai herrikoien inguruko hausnarketa sakona aktibatzeko asmoz. Bost hirietako jaietatik bira egingo dute elkarrekin hainbat jarduera eginez.
Haurrek, ohi bezala protagonismo handia izango dute Piraten egitarauan. Abuztuaren 14an, asteazkena, herri kirolak egingo dituzte Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan, eta altxorraren bila jolasaz gozatuko dute.
Ostegunean, abuztuaren 15ean, haurrek abordatuko dute Donostia, Abordatze txikian. Iaz igerileku erraldoi batean sartu ziren pirata txikiak; baina aurten arranpan izango dira. Adinaren araberako txandak antolatuko dira, eta ez dute baltsarik eraiki beharko, Piratek jarriko dituzte eta.
Kuadrillen eguna abuztuaren 16an iritsiko da. Bazkari herrikoia egingo dute elkarrekin La Flamenkan. KDF (Kantu Dantza Festa), mozorro onenari eta bandera originalenari sariak ere izango dira.
Larunbatean, abuztuaren 17an,
Sagues aldera hurbilduko dira Piratak. Surf ikastaroak izango dira haurrentzat eta helduentzat. Surfak hirian duen garrantzia ikusita, herritarrek surfa egiteko aukera eskaintzea erabaki dute Piratek. Haien ustez, jaietan gutxitan hartu baita kontuan surf komunitatea. Berritasun gisa ere, bigarren eskuko merkatu bat antolatuko dute kaian.
Igandean, abuztuaren 17an, amaituko da egitaraua, Irrikitaldiarekin. 2006. urtetik Piratek jaiari amaiera emateko ospatzen duten ekitaldi satirikoa da. XIX. mende amaierako Belle Epoque-ari eta duela bi hamarkada arte hiriko agintariek ospatzen zuten Salve meza eta prozesioari irri egitea du helburu: “Jaia, eta bereziki Aste Nagusia, erritu atzerakoiz beteta egon da, eta guk, erritu horien jabe eginez, hauei itzulia eman nahi diegu. Donostiarrak euren jantzi ponpoxo eta dotoreenekin etortzeko deia luzatzen dugu”.
Bizilagunekin, herritarrekin eta ordezkari politikoekin batzarra
Abuztuaren 3an batzar orokor batera deitu dituzte herritarrak. Piratek euren egitaraua azalduko diete batzarrean parte hartzen duten guztiei. Ahalegin berezia egingo dute Kaiko bizilagunei bilerara deitzeko. Alderdi politikoen ordezkariak ere deituko dituzte. Bertatik bertara entzun ahal izango dute Piratek aurten prestatutakoa, eta Piratak prest izango dira ekarpenak jasotzeko. Batzarraren lekua eta ordua hurrengo astean zehaztuko dute.
Aste Nagusirako muralak
Piraten guneetako dekorazioa prestatu nahi duten herritarrak Kortxoenea gaztetxean izango dute muralak eta apaingarriak egiteko aukera. Pankartak egiten eta esku lanetan lagundu nahi dutenek larunbat honetan (uztailak 27) eta hurrengoan (abuztuak 3) Kortxoeneara joan beharko dute arratsaldez.
Egitarau osoa eta jarduera guztietan izena emateko informazio guztia
Piraten webgunean dago eskuragarri.
[box]
EGITARAUA
ABUZTUAK 10, LARUNBATA
20:00 Eskifaiako kuadrillen banderen aurkezpena.
21:00 Piraten lehorreratzea Zuloaga plazan.
21:15 1813ko donostiarrei omenaldia 1813 Donostia Sutan elkartearekin batera Abuztuak 31 kalean.
21:30 Ezkila eta Mattiri ongi etorria kaian, eta Txupinazoa La Flamenkan.
22:00 Afari girotua Trinitate plazan.
23:15 Kontzertua: 3gabe2 La Flamenkan.
23:00 DJ gunea Nautikoan: Krak in Dub ‘FogataSounds’ (Ruba dub step to Jungle) Live Act.
ABUZTUAK 11, IGANDEA
10:00 Argazki Rally herrikoia.
11:00 La Flamenkatik irteera Urgullera, trikitilarien laguntzarekin.
12:00 Haur eta gurasoen jolasak Urgullen (Pirata Bihurriak Kofradia).
12:30 Umeentzako animazioa Urgullen (Pirata Bihurriak Kofradia).
13:30 Bertsolariak Urgullen.
14:30 Bazkari herrikoia Urgullen.
16:30 Gymkana erraldoia Urgullen (Pirata Bihurriak Kofradia).
17:00 Erromeria Urgullen.
17:00 La Flamenkaren irekiera.
19:00 Urgulletik jaitsiera La Flamenkara, Trikitilariek lagunduta.
21:00 Argazki Rallyko lanen proiekzioa eta sari banaketa.
22:00 Afari girotua Trinitate plazan.
23:00 Kontzertuak: Willis Drummond eta Blaka La Flamenkan.
23:00 DJ gunea Nautikoan: Royal Jaleo (Bass music From Donostia).
ABUZTUAK 12, ASTELEHENA
08:00 Baltsen muntaketa hasiera arranpan.
14:00 Bazkaria Zuloaga plazan.
17:00 Abordatzera!
19:00 Bad Sound Systemekin kalejira La Flamenka gunera Kontxako erlojuetatik.
20:00 Bad Sound System La Flamenkan.
22:00 Afari girotua Trinitate plazan.
23:00 Kontzertuak: Talko eta Non Servium La Flamenkan.
23:00 DJ gunea Nautikoan: Ziribulio Sound+ Artista Gonbidatua (Reggae-DanceHall).
ABUZTUAK 13, ASTEARTEA
11:00 Haurrentzat musika tresnak egiteko tailerrak (Pirata Bihurrien Kofradia).
12:00 Kantu herrikoien Kantujira La Flamenkatik.
16:30 Harrera Bilboko, Iruñeako, Baionako eta Gazteizko lagunei (Eskifaia Gazte Kofradia).
17:00 Kalejira ekimena: hiriburuen artekojolasak (Eskifaia Gazte Kofradia).
18:00 Dantza herrikoiak La Flamenkan.
18:00 Altxorraren bila (Eskifaia Gazte Kofradia).
19:30 Elektrokeitan Alde Zaharretik (Eskifaia Gazte Kofradia).
21:00 Afari-merienda La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).
22:00 Afari girotua Trinitate plazan.
23:00 Kontzertuak: Gose eta Kasernarat (Musika lehiaketako epaimahaiaren saria) La Flamenkan.
23:00 Dj Gunea Nautikoan: Madgic (Take That Mix).
ABUZTUAK 14, ASTEAZKENA
11:00 Haurrentzat herrikirolak, Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan (Pirata Bihurrien Kofradia).
16:00 Koadrilen arteko jolasak La Flamenkan (Eskifaia Gazteen Kofradia).
17:00 Haurrentzako altxorraren bila jolasa kaian (Pirata Bihurrien Kofradia).
22:00 Afari girotua Trinitate plazan.
23:00 Kontzertuak: South Central eta DJ Tin Tin La Flamenkan.
23:00 Dj Gunea Nautikoan: Vadim (Electronic Beats From London).
ABUZTUAK 15, OSTEGUNA
10:30 Pirataz mozorrotzeko tailerrak (Pirata Bihurrien Kofradia).
11.00 Rugby Ikastaroa La Kontxan.
12:30 Erraldoi eta buruhandiak La Flamenka gunean.
13:15 Haurrentzako Entzierro txikia, Ikatz kaletik abiatuta La Flamenkaraino (Pirata Bihurrien Kofradia).
13:30 Haur bazkaria La Flamenkan (Pirata Bihurrien Kofradia).
15:30 Klown ikuskizuna La Flamenkan (Pirata Bihurrien Kofradia).
16:30 Kermes jolas erraldoia Kaiarriba eremuan (Pirata Bihurrien Kofradia).
17:30 Abordatze Txikia! Kaiarriban eta jarraian kalejira La Flamenkara itzultzeko.
17:30 Kuadrilen arteko III. pintxo lehiaketa La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).
19:00 Luntxa eta mikro irekia La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).
22:00 Afari girotua Trinitate plazan.
23:00 Kontzertuak: Juantxo Skalari Kluba eta Besteikpe (Musika Lehiaketan Publikoaren Saria) La Flamenkan.
23:00 Dj Gunea Nautikoan: Griffi.
ABUZTUAK 16, OSTIRALA
11:00 Ur Jolasak arranpan.
14:00 Kuadrilen bazkari herrikoia La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).
15:30 KDF (Kantu Dantza Festa), eta mozorro onenari eta bandera originalenari sariak La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).
17:00 Jolas sorpresa La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).
19:30 Koadrilen jaitsiera La Flamenkatik (Eskifaia Gazte Kofradia).
22:00 Afari girotua Trinitate plazan.
23:00 Kontzertuak: Itziarren Semeak eta Goraherria La Flamenkan.
23:00 Dj Gunea Nautikoan: Desparrame (Kigo & Flow).
ABUZTUAK 17, LARUNBATA
10:00 Surf ikastaroa 8-16 urte bitartekoentzat Sagueseko Free Surf eskolan.
11.30 Bigarren eskuko azoka Moia puntan, irabazi asmorik gabeko elkarte eta norbanakoentzat.
12:00etan Saguesen Trap Surf-a.
16:00etan helduentzat surf ikastaroak Sagueseko Free Surf eskolan.
20:00 Kontzertua: Tajon prieto y los guajalotes Trinitate plazan.
22:00 Afari girotua Trinitate plazan
23:00 Kontzertuak: Sen eta We Are Standard La Flamenkan.
23:00 Dj Gunea Nautikoan.
ABUZTUAK 18, IGANDEA
14:00 Bazkaria La Flamenkan.
17:00 Irrikitaldiarekin jaien itxiera Bulebarretik abiatuta.
[/box]