Txorimaloarekin hasi dituzte jaiak amaratarrek
http://youtu.be/2bJCYJAu9ao
Amarako jaiak hasi dira dagoeneko eta txorimaloa izan da lehenengo eguneko protagonista nagusia. Auzoko umeek pertsonaia sortzen lagundu eta Easo Plazako oholtzan zintzilikatu dute. Txorimaloa eszenatokian jai guztietan zehar egongo da, eta igandean, abuztuaren 4an, plaza erdian erre egingo dute, festen amaiera irudikatzeko.
Horretaz gain, IRUTXULOKO HITZAk antolatzaileekin hitz egiteko aukera izan du eta egun hauetarako prestatu dituzten ekintzen berri eman digute.